Ispilu Beltza

Ispilu Beltza

ispilu-beltza.captivate.fm
Ispilu Beltza Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzen dituen saioa da. Oier Aranzabalek gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio…


#77 - Joanna Hoggen ‘Exhibition’ eta telesail gomendioak
Jul 30 • 120 min
Uztaila amaitzearekin batera Ispilu Beltza ere amatatuko da. Baina ez betirako! Lasai! Irailean berriz ekingo diogu pilak kargatuta. Gaurko saioan zinemaz hitz egingo dugu Sara Hernandezekin ‘Wanda’ sekzioan. Joanna Hogg zinemagilearen ‘Exhibition’…
#76 - Patrick Alfaya eta 81. Musika Hamabostaldia
Jul 29 • 123 min
Abuztuarekin Ispilu Beltza amaituko da, irailera bitartean. Baina Donostian kulturak bor-borka jarraituko du. Klasikoak datoz hirira 81. Musika Hamabostaldiarekin eta guk jaialdiko zuzendari Patrick Alfaya elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzaren parean.…
#75 - Gure Zirkua eta Joseba Irazoki
Jul 28 • 127 min
Gure Zirkuak Orion jarri du bere karpa. Inoiz baino handiagoa, covid-19 madarikatuaren ondorioz. Iker Galartza ‘Poxpolo’ zirkuko arduradunetako bat da eta Ispilu Beltzaren parera gerturatu zaigu. Jazzaldia amaitu da eta irailean Basoka jaialdia izango…
#74 - Agur 55. Donostia Jazzaldia
Jul 27 • 139 min
Donostia Jazzaldia amaitu da, eta ederki amaitu ere. Pandemiak pandemia, sekulako musika proposamenak entzun ahal izan ditugu hiri osoan zehar. Harri Fernandez eta Anartz Bilbaok jaialdiari agur esaten lagunduko digute. Musikaz gainezka gatoz! Jarri…
#73 - Jazzaldia, Tobacco Days eta Agustina Comedi
Jul 24 • 145 min
Anartz Bilbaok Jazzaldiko kronikatxoa egingo digu astebururako kontzertuak gomendatu eta hainbat abesti deskubritzeko. Segidan, Gros auzora joango gara, bertan zabaldu baitu Ines Gacia Azpiazuk Tobacco Days liburu-denda berritua. Liburu bat gomendatu eta…
#72 - Jazzaldia (II): Sara Zozaya eta Oreka TX
Jul 23 • 138 min
Victoria Eugenia antzokiko Txina aretoan grabatutako Jazzaldiaren inguruko saio berezia da hemen entzungo duzuna. Sara Zozaya bakarlaria eta Oreka TX taldeko partaide Harkaitz Martinez de San Vicente elkarrizketatu ditugu hiru ahotsetara, Harri Fernandez…
#Elkarrizketa - Miguel Martin: “El Jazzaldia del año que viene esta prácticamente cerrado”
Jul 22 • 49 min
Victoria Eugeniako Txina Aretoan elkarrizketatu dugu Jazzaldiko zuzendari Miguel Martin. Aurtengo edizioaren berezitasunez eta ezaugarriez hitz egiteaz gainera, datozen urteei begira jarri gara. Anartz Bilbao eta Harri Fernandezen laguntza izan dugu…
#71 - Jazzaldia (I): Mikel Azpiroz eta Miguel Martin
Jul 22 • 153 min
Victoria Eugenia antzokiko Txina aretoan grabatutako Jazzaldiaren inguruko saio berezia da hemen entzungo duzuna. Mikel Azpiroz pianojolea eta Jazzaldiko zuzendari Miguel Martin elkarrizketatu ditugu hiru ahotsetara, Harri Fernandez eta Anartz Bilbao…
#70 - Idi begia, Urgull mendia eta The Jayhawks
Jul 21 • 136 min
Askotan gertukoenak izaten dira lekurik ezezagunenak. San Telmo Museoak hiriko birika den Urgull mendia ezagutzeko Appa eta mapa argitaratu ditu. Gure ondare historiko eta naturala ezagutzeko txangoa proposatuz. Agurtzane Garai San Telmo museoko…
#69 - Verde Prato eta Felix Zubia medikua
Jul 20 • 128 min
Duela aste batzuk galdetzen genion geure buruari ea non ote zen koronabirusa. Ea desagertu zen eta kitto. Galdera inozoa zen, gure artean jarraitzen baitzuen, azken egunetan ikusi dugun legez. Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko medikua oporretatik…
#Elkarrizketa - Magüi Mira: “La del COVID-19 no es una guerra, es una calamidad de la que somos arte y parte”
Jul 17 • 58 min
Magüi Mira (1844, Valentzia) aktore eta antzerki zuzendari entzutetsua Donostian da egunotan ‘Los Mojigatos’ antzezlana aurkezten. Maria Cristina Hoteleko Elkano aretoan hartu gaitu arteaz, politikaz eta bizitzaz hitz egiteko. Jarri kaskoak eta entzun!
#68 - Magüi Mira, antzerkia da bere pasioa
Jul 17 • 141 min
Magüi Mira aktorea eta idazlea izateaz gainera antzerki zuzendaria da, eta aitortzen du, emakume gisa, askok gutxietsi izan badute ere, egin duela bere lekua. Umila da bera, izan ere, aktore zein zuzendari bezala hamaika proiekturen erruduna izan da. Sari…
#67 - Telesail txarrak, Joanna Hoog eta Urmuga jaialdia
Jul 16 • 126 min
Harri Fernandez kazetariarekin telesailen inguruko sekzio berri bat estrenatuko dugu: Idi Begia. Astero astero elkarri serieak gomendatuko dizkiogu eta ikusentzunezkoen inguruan hitz egingo dugu orohar. Lehen ale honetan tortillari buelta eman eta gustura…
#Elkarrizketa - Gabino Diego: “Egin ditudan pertsonaia guztien dialogoez oroitzen naiz”
Jul 15 • 16 min
Gabino Diego (Madril, 1966) ‘Los Mojigatos’ antzezlana aurkezten dabil egunotan Cecilia Solagurenekin batera. Magüi Mirak moldatu eta zuzendu duen antzezlana da Donostia Kulturak uda honetarako antolatu duen antzerki programazioko aleetako bat. Jarri…
#66 - Gabino Diego eta Raitx
Jul 15 • 122 min
Gabino Diego aktorea elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzaren parean. Espainiar aktoreak ‘Los Mojigatos’ antzezlana aurkeztera dator Donostiara, Cecilia Solagurenekin batera. Bikote harreman baten inguruko komedia da Magüi Mirak moldatu eta zuzendu duena.…
#65 - Xabi Tolosa, farrarako mahai jokoa
Jul 14 • 137 min
Xabi Tolosak eta bere lagun Pablo Hernandok etxetik atera gabe parranda lagun artean egiteko (http://hoyse.sale) mahai jokoa sortu dute. Tolosarrak publizitatea ikasi zuen eta orain irakaslea da, baina, azken denboran mahai joko hau diseinatu du. Hitz…
#64 - Jazzaldia, Slavoj Zizek eta Alberto Schommer
Jul 13 • 129 min
Kultur Periskopiotik begiratu dugu uda honen hasieran izango ditugun hainbat konturen inguruan aritzeko. Harri Fernandezekin Skavoj Zizek filosofoaren ‘IZUrria!’ liburua izan dugu hizpide, eta errepasoa eman diogu Jazzaldiari. Beñat Hach Embarek…
#63 - Liburu-denda hiru furgonetaren barruan
Jul 10 • 128 min
Tobacco Days liburu-denda mudantzan da, eta gaur lehenengoz Gros auzoko lokal berrian grabatuko dugu Ines Garcia Azpiazuren asteroko sekzioa. Tracey Eminen autobiografia gomendatu eta bi abesti pintxatuko dizkigu. Maider Fernandez zinemagilearekin hitz…
#62 - Cabra marcado para morrer
Jul 9 • 121 min
Gipuzkoako plazara joan gara mikrofonoa eskuan. Voyeurrarena egin dugu zisneen zingira inguruan. Turista taldeak dabiltza, eta haurrak aitona eta amonekin. Liburu Azoka zabaltzen ari dira eta guk Kaxilda liburu-dendako Dario Malventirekin dugu hitzordua.…
#61 - Neil Young, Liburu Azoka eta Adarretatik Musika Jaialdia
Jul 8 • 121 min
Uztailaren 10etik 25era bitartean Adarretatik Musika Jaialdia egingo da Zarautzen. Pandemiagatik bertan behera geratu ez diren festibaletako bat da. Mikel Makala antolatzaileak azalduko digu zertan den aurtengo edizioa eta kartelean dauden musika…
#60 - Aitziber Garmendia eta Enio Morricone
Jul 7 • 125 min
Enio Morricone hil da 91 urterekin eta Ispilu Beltzan omenaldia egin nahi diogu bere obraren errepaso xume bat eginaz. Irudiak musikaz janzten zituen konpositoreak, eta ehundaka pelikulari jarri zien doinua. Saio honetan bateren batzuk ekarriko ditugu…
#59 - Nolakoa izango da Donostiako Zinemaldia?
Jul 6 • 124 min
Donostiako Zinemaldiaz geroz eta gehiago dakigu. Jada aurkeztu dira sail ofizialean ariko diren sei pelikula eta Kultur Periskopioan aletu dizkigu Harri Fernandezek. Nolakoa izango da pandemia osteko Zinemaldia? Ispilu Beltzaren parean hitz egin dugu.…
#58 - Kresala Zinekluba: Zinemaren hausnargune
Jul 3 • 122 min
Kresala zineklubak uztail honetarako 3 pelikula proiekzio antolatu ditu Tabakalerako terrazan. Gainera, pelikula emateaz gain, mahainguru bana antolatu dute pandemia osteko zinemaren diagnostiko moduko bat egiteko. Ander Gisasolak azaldu ditu ispiluaren…
#57 - Amorante eta Budd Boetticher
Jul 2 • 121 min
Iban Urizarrek disko berria kaleratuko du irailean, ‘Amorante’ bere ezizen artistikoaz, eta konfinamendu ostean kaleratu du ‘Ama Hil Zaigu’ singela. Horrez gain, eta, besteak beste, Elgoibarko Sinuose ekimenaren arduradunetako bat da. Ispilu Beltzaren…
#56 - Oier Guillan: ‘VHS’, memorian arakatzen
Jul 1 • 121 min
Antzerkigilea da Oier Guillan, poeta ere bai, eta orain bere lehen eleberria kaleratu du Susa argitaletxearekin: ‘VHS’. Berak dio transgeneroa dela, erdi txantxetan. Memoria hitz gako bat dela nobelan, baina ez dela memoriaren inguruko eleberri bat;…
#55 - June Calsor, Urmuga eta Baron Noir
Jun 30 • 123 min
Harri Fernanedezek Baron Noir telesailaz, 2020ko Musika Hamabostaldiaz eta Urmuga proiektuaz hitz egin digu bere Kultur Periskopioan. Petti eta Petty entzungo ditugu, gero Beñat Hach Embarek kazetariarekin June Calsor abeslari donostiarra ezagutzeko.…
#54 - Joseba B. Lenoir, musikaren arrastoan zehar
Jun 29 • 124 min
Joseba B. Lenoir musikari beratarra elkarrizketatu dugu Elgoibarko Sinuose egitasmoaren baitan MICE (Miren Narbaiza) bakarlariarekin batera egindako kolaborazioaren harira. Jim Jarmusch zinemagilearen ‘Coffee and Cigarettes’ pelikularen parodia edo…
#53 - Tobacco Days eta Maketa Lehiaketa
Jun 26 • 129 min
Tobacco Days liburu-dendak Tabakalera utziko du, eta gaurkoa izango da mudantza aurreko azken sesioa. Guk mikrofonoak Ines Garcia Azpiazu liburuzainarekin eramango ditugu doan lekura doala. Bi liburu eta bi abesti gomendatu dizkigu, gaurkoan ere. 29.…
#52 - Joana Hogg eta ‘Broken Eye’
Jun 25 • 121 min
Lur Olaizola zinemagilearen eskutik Joana Hogg zuzendaria ezagutuko dugu. Larunbat honetan Tabakaleran proiektatuko den ‘Unrelated’ filmaz solasean ariko gara, besteak beste. Eta Xabier Etxeberria idazlea ere izango dugu Ispilu Beltzaren parean. ‘Broken…
#51 - Lander Garro: 2 Urte, 4 hilabete eta egun bat
Jun 24 • 120 min
Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldian estreinatuko da Lander Garroren ‘2 urte, 4 hilabete eta egun bat’ luzemetraia. Intsumisioa, derrigorrezko soldaduskaren aurkako borroka eta desobedientzia zibila lantzen ditu zintak, 6 lagunen esperientzietatik…
#50 - Ernest Lluch eta Viggo Mortensen
Jun 23 • 130 min
Gaur, ekainak 23, 19:00etan estrenatuko da Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, Josep Morell eta Jordi Vilarrek zuzendu duten ‘Ernest Lluch: libre y atrevido’ filma. 2000. urtean hil zuen ETAk Ernest Lluch, bere Bartzelonako etxearen atarian. Odon Elorza…
#49 - Ibon Casas: Apaga la luz y verás.
Jun 22 • 125 min
Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema alorreko zuzendariarekin solasean ariko gara hontaz eta hartaz. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan aste hontan emango diren hiru pelikularen inguruan hitz egingo digu, besteak beste. Hiruretan lehenengoa gaur…
#48 - Ricardo Lezon: poesia musikaz janzten du
Jun 19 • 135 min
Igandean Victoria Eugenia Antzokian joko du Getxoko McEnroe taldeak, eta Ricardo Lezon abeslaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzaren parera. Musikaria bezain idazlea da Lezon, eta bere bakarkako lehen diskoa, ‘Esperanza’, 2017an kaleratu zuen. Gainera poesia…
#47 - Maria Fontan: Zerua hautsi zen gaua
Jun 18 • 135 min
Maria Fontan zinemagileak irabazi du lehenengo ‘Oihua!’ beka, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen baitan hainbat eragilek antolatutako ikusentzunezko lehiaketa. ‘Zerua hautsi zen gaua’ izeneko laburmetraia errodatu eta amaituko du datozen hilabeteetan,…
#46 - Joseba Larratxe eta 55. Jazzaldiko kartela
Jun 17 • 125 min
Joseba Larratxe ‘Josevisky’-k egin du 55. Jazzaldiko kartela. Bertan, hainbat pertsona ageri dira dantzan. Festara eta ospakizunera itzultzeko irrika agertzen du aurtengo kartelak. Marrazkilariarekin hitz egin dugu Ispilu Beltzaren parean. Saioa hasteko…
#45 - Zinema, streaming plataformak eta zentsura
Jun 16 • 121 min
Zinemak zabalik daude jada eta zinemazaleok berriz pozik. Harri Fernandezek karteleran egongo diren pelikulen inguruan hitz egingo digu. Gainera, azken denboran piztu den polemikaren meloia zabalduko dugu: streaming plataformak eta zentsura. HBOk ‘Gone…
#Elkarrizketa - Ander Izagirre: “Benetako bidaiariak dira, derrigorrez bidaiatu behar dutenak”
Jun 15 • 52 min
“Liburu bat edo erreportaje landu bat idazterakoan, niretzat garrantzitsua da jendearekin denbora galtzea, denbora pasatzea”, dio Ander Izagirrek. Hamaika erreportaje eta kronika liburu idatzi ditu, eta orain ‘Los Sótanos del Mundo’ bidaia kronika…
#44 - Ander Izagirre: Munduko leku hondoenetara bidaia bat
Jun 15 • 129 min
Gaurko Saioan bidaia bat proposatuko dizugu, entzule. Ipar Amerikara, Heriotzaren Haranera, Patagoniara, Eyre lakura Australian eta Assal Lakura Afrikan, besteak beste. Eta gure gidaria Ander Izagirre kazetaria izango da. ‘Los Sotanos del Mundo’…
#43 - Tobacco Days, Katakrak eta kanariar bertsolariak
Jun 12 • 128 min
Ispilu Beltza dekonfinatzen hasiak gara dagoeneko. Tobacco Days liburu-dendatik grabatu dugu saio hau. Ostiralero bezala, Ines Garcia Azpiazu liburuzainak astebururako liburu bat gomendatu digu. ASMR atala inprobisatu dugu eta musika elektronikoaz hitz…
#Elkarrizketa - Nagore Legarreta: “Akatsak beti izan dira bidelagunak niretzat”
Jun 11 • 44 min
Nagore Legarretak argazki kamarak eraikitzen ditu, gero argazkiak ateratzeko. Atun-potoak, poxpolo-kaxak eta bestelako tramankuluak erabiliz sortzen ditu bere kamerak. Eta akatsak ditu bidelagun, argazkilaritza analogiko eta esperimentala lantzerakoan.…
#42 - Nagore Legarreta: argiarekin margotzea du maite
Jun 11 • 134 min
Nagore Legarreta argazkilari esperimentala da. Argazkiak ateratzeaz gainera, kamerak eraikitzen ditu atun latak, poxpolo kutxak eta ia edozer erabiliz. Argiarekin marraztea maite du, eta ez jakitea zer gertatuko den. Obturadorea itxi, ireki eta segundu…
#41 - Xabier Lete eta emakume bateriajoleak
Jun 10 • 131 min
Martxoaren 2an, koronabirusaren krisiaren bezperetan, defendatu zuen Alex Gurrutxagak Xabier Leteren inguruan egindako doktorego tesia. Eta horren emaitza da ‘Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria’ Alberdania argitaletxearekin kaleratu duen liburua.…
#40 - Zea Mays: Antzokiaren teloia zabaltzera
Jun 9 • 134 min
Donostiako antzokiek ateak zabalduko dituzte. Berriz izango dugu kultur agenda fisikoa, bertatik bertarakoa. Oholtza gainekoa. Atzo bertan iragarri zuen Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak. Gaur Ispiluaren parera gonbidatu dugu xehetasunak azaldu…
#39 - Hiru animazio serie eta sorgin ehiza
Jun 8 • 126 min
Harri Fernandez kultur kazetariak helduentzako hiru animazio serie bikain gomendatuko dizkigu. Oso zabaldua dago animazioak haurrentzako direla, baina, jakina denez hori ez da hala. Normalean marrazki bizidunek interpretazio kapa ezberdinak izaten…
#Elkarrizketa - Lur Olaizola: “Ez gara konturatzen orainean bizi dugun ezjakintasunaz”
Jun 7 • 32 min
Lur Olaizola Lizarralde zinemagilea da eta ‘Xulia’ laburmetraiaren bitartez 1985 urtera garamatza HIESAk gogor jo zuen garai haietara, Xulia Alonso Diaz idazlearen kontakizunaren bidez. Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian ari da…
#Elkarrizketa - Anjel Lertxundi: “Gerra zilegi izango bada, beharrezkoa du atzean gezur handi bat”
Jun 6 • 63 min
Andu Lertxundik (Orio, 1948) ‘Gilles de Rais’ eleberria kaleratu du eta karlistadetan barrena garamatza Vincent delako antzerkilaria ‘La Poucelle’ obraren bertsio bat sortzen doan heinean. Hitz egin dugu pandemiaz, propagandaz, fake news famatuez eta…
#38 - Aguxtin Alkhat eta 55. Jazzaldia
Jun 5 • 139 min
Aguxtin Alkhat bakarlari baxenafartarrak bere hirugarren bilduma kaleratu du ‘Hutsaren hatsa’. Diskoaz eta beste hainbat konturen inguruan jardun dugu solasean Ispilu Beltzaren parean. Gainera, ostiralero legez, Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia…
#37 - Beltza naiz eta harro nago
Jun 4 • 121 min
Gaurko saioan eskubide zibilen aldeko eta polizia gehiegikeriaren aurkako abestiak entzungo ditugu. Eta amaieran, Anartz Bilbaok zuzentzen duen Urpeko Bonbardak ere Black Lives Matter mugimendua izango du ardatz. Urtzi Urkizu Berriako kazetariak Barcelona…
#36 - Lur Olaizola, memoriaren arrakaletan zehar
Jun 3 • 125 min
1985 urtera garamatza Lur Olaizola Lizarralde zinemagileak ‘Xulia’ bere lehen pelikulan. HIESAk gogor jo zuen garai haietara egiten du, Xulia Alonso Diaz idazlearen kontakizunaren bidez. Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian ari da…
#35 - Uda kulturala hasi da!
Jun 2 • 123 min
Azkenik zabaldu dituzte ateak museo eta liburutegiek. Hala ere, ahaztu apalategietan liburu bila ibiltzea eta gisako ohiturak, izan ere, neurri bereziak hartu dira Covid-19aren osteko egoerarako. Arantza Urkia Donostiako Liburutegi Zerbitzuetako buruak…
#34 - Anjel Lertxundi eta ‘Gilles de Rais’
Jun 1 • 141 min
Karlistek antzezlan bat egiteko enkargua luzatu diote Vincenti, eta honek, diruak itsututa, ez du jakin ezezkorik esaten. La Poucelle antzerki obra manipulatua ardatz hartuta, gaurkotasun betean dauden hainbat gai eta dilema plazaratzen ditu Anjel…
#Elkarrizketa - Andoni Luis Aduriz: “Otorduan janaria bezain garrantzitsua da, solasa eta dialogoa”
May 29 • 29 min
Mugaritz jatetxeak itxita jarraitzen du eta Andoni Luis Aduriz gorriak pasatzen ari da. Hala ere, basamorturik latzenean ere ateratzen da kimuren bat: ‘Mugaritz BSO’ pelikula hautatua izan baita We Are One zinemaldi digitalerako. Hemen duzu Adurizekin…
#33 - Andoni Luis Aduriz eta konstelazioen mapa
May 29 • 122 min
Mugaritz jatetxeak itxita jarraitzen du eta Andoni Luis Aduriz gorriak ikusten ari da. Albiste on bat jaso du baina: ‘Mugaritz BSO’ filma We Are One nazioarteko zinemaldi digitalean hautatu dute. Hitz aspertuan aritu gara hontaz eta hartaz. Ostiralero…
#32 - We Are One: Jose Luis Rebordinos eta Telmo Esnal
May 28 • 120 min
New Yorkeko Tribeca zinema jaialdiak, Youtuberekin elkarlanean, antolatu duen ‘We Are One’ zinema jaialdi digitalean parte hartuko du Donostiako Zinemaldiak, 3 pelikularekin. Jose Luis Rebordinos zuzendariarekin hitz egin dugu horren inguruan. Telmo…
#31 - Belako, El_Txef_A eta Oreretako jaungoiko txikia
May 27 • 154 min
Belako bandak abuztura atzeratu du ‘Plastic Drama’ disko berriaren argitaratzea eta ekainean autozinemetan zehar bira egingo dute. Lander Zalakain taldeko bateriajoleak azalduko digu dena eta ‘Profile Anxiety’ single berria aurkeztuko digu. Gainera, Aitor…
#Elkarrizketa - Mikel Makala: “Streaminak musika demokratizatu du”
May 26 • 69 min
Mikel Unzurrunzaga Schmitz Zarauzko musika giroan hazi zen 80eko hamarkadaren amaieran eta 90ekoaren hasieran. Dj Makala izenondoa hartzearekin euskal punk eta rocketik urrundu eta apurka apurka musika beltzetan eta munduko musiketan murgildu zen.…
#30 - Dj Makala eta kultur sektorearen berpiztea
May 26 • 160 min
Orain arte ez genuen disko jartzailerik gonbidatu Ispilu Beltzaren parera. Gaurkoan Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Dj Makalarekin solasteko aukera izan dugu. Errepaso bat eman diogu bere karrerari eta bereziki argitaratu dituen azken bi lanei; Jimmy…
#Elkarrizketa - Daniel Innerarity: “Krisialdi honetan gutxien ikasiko dutenak, jada zer egin badakitenak dira”
May 25 • 55 min
Filosofia politiko eta sozialean katedraduna da Daniel Innerarity, eta, azken aldian, foro eta hedabide askotan entzun dugu bere ahotsa. El País egunkariko kolaboratzailea da, besteak beste, eta bere lekua egin du nazioarteko pentsalari garaikideen…
#29 - Daniel Innerarity, kontzeptuak berritzeko garaia da
May 25 • 137 min
Filosofia politiko eta sozialean katedraduna da Daniel Innerarity, eta, azken aldian, foro eta hedabide askotan entzun dugu bere ahotsa. El País egunkariko kolaboratzailea da, besteak beste, eta bere lekua egin du nazioarteko pentsalari garaikideen…
#28 - Joseba Irazoki eta poesia asteburu hontarako
May 22 • 123 min
Berako Udalak Kultur Pilulak izeneko egitasmoa jarri du matxan, eta gaur Joseba Irazokik eskainiko du online kontzertua. Galdetuko diogu ea nolakoa ote den ikuslegorik gabeko kontzertu bat. Gainera, Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk poesia…
#Elkarrizketa - Bingen Zupiria: “Uste dut ez garela jabetzen datorkigunaren gogortasunaz”
May 21 • 24 min
Kulturaren Euskal Behatokiak Covid 19ak EAEko kultur sektorean izan duen eragina neurtzen duen txostena argitaratu du. Hori oinarri hartuta Bingen Zupiria Kultura Sailburua elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzean. Jarri kaskoak eta entzun.
#27 - Covid 19ak kulturgintzan eragin duen zauriaren neurria
May 21 • 129 min
Kulturaren Euskal Behatokiak koronabirusak EAEko kultur sektorean izan duen eragina neurtzen duen txostena kaleratu berri du (https://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/covid-19aren-eragina-eaeko-kultur-sektorean/r46-19123/eu/) . Hura oinarri hartuta Bingen…
#Elkarrizketa - Andoni Egaña: “Gure beharrak, gure gutiziak eta lehentasunak hobet hezitzen ikasiko dugu”
May 20 • 32 min
Bertsolaritza plazarik gabe bizirauten ari den honetan, Andoni Egaña bertsolariaren etxeko atea jo dugu zertan den jakiteko. Konfinamenduaren inguruan, eta honek utzi dizkigun ikasgaien inguruan hitz egin dugu Ispilu Beltzan. Jarri kaskoak eta entzun.
#Elkarrizketa - Felix Zubia: “Hego hemisferioan neguan sartzen direnean ikusiko dugu guri zer etorriko zaigun”
May 20 • 21 min
Koronabirusaren krisiaren alderik gogorrena bizitzea tokatu zaio Felix Zubia Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitateko medikuari. Ez du konfinamendua ezagutu, lanean igaro baititu egunok. Kontua baretzen ari den honetan berarekin hitz egiteko…
#26 - Andoni Egaña eta Felix Zubia
May 20 • 134 min
Bertsolaritzarik ba ote plazarik gabe? Telelana posible da bertsotik bizi direnentzat? Andoni Egaña bertsolariaren ganbarako atea jo dugu hontaz eta beste hainbat kontutaz hitz egiteko. Felix Zubia berriz, bertsolaria izateaz gainera, medikua da…
#25 - Azpeitiko Dinamoa: Xabier Gantzarain, Nora Alberdi eta Ander Mujika
May 19 • 160 min
Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Azpeitiko kultur mahaitik sortutako sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sortzaileek beren artea sortzeko ekosistema…
#Elkarrizketa - Maria Eugenia Rodriguez Palop: “Deshazkundea ez da desiragarria, saihestezina baizik”
May 18 • 53 min
Llerenan, Extremaduran, jaio zen Maria Eugenia Rodriguez Palop 1970ean, eta Zuzenbidearen Filosofia irakasten du Carlos III.a Unibertsitatean. Feminista eta ekologista gisa definitzen du bere burua eta Europako Parlamentuan diputatua da, Podemos talde…
#24 - Maria Eugenia R. Palop eta museoaren eguna
May 18 • 156 min
Maria Eugenia Rodriguez Palopek Zuzenbide Filosofia eta Filosofia Politikoa irakasten du Carlos III Unibertsitatean. Giza eskubideetan espezializatu zen eta europarlamentaria da Unidas Podemosen izenean. Ostegunean 18:00etan, San Telmo Museoak eta…
#Elkarrizketa - Antton Telleria: “Nire lehenengo monologoa idazten ari naiz”
May 15 • 50 min
Musikaria da, bateriajolea ADI! taldean, baina, Antton Telleria ezagunagoa egingo zaizu bere telebistako eta irratiko fazetagatik. Pandemia garaiotan bere etxeko atea jo dugu musikaren, telebistaren eta umorearen inguruan hitz egiteko, besteak beste.…
#Elkarrizketa - Hedoi Etxarte: “Ez Berlinek, ez Madrilek ez dute erabaki zenbat ohe ditugun ospitaleetan”
May 15 • 20 min
Iruñeko Katakrak liburu-denda eta argitaletxeko langile eta bazkidea da Hedoi Etxarte. Koronabirusaren krisia nola igarotzen ari diren kontatu digu. Ez dago bizi dugun egoeraren aurrekaririk, eta dardarka jarri ditu gizarte globalizatuaren zutarriak. Hitz…
#Elkarrizketa - Maite Goñi: “Krisi honek hezkuntzaren digitalizazioa lehentasunen artean jarri du”
May 15 • 23 min
Hezkuntzan eta digitalizazioan aditua da Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Bere karrera hori ikertzen eta dibulgatzen igaro baitu. Gaur inoiz baino aholkularitza lan gehiago ari da egiten irakaskuntzaren sektorean. Hezkuntza dardarka jarri…
#23 - Antton Telleria eta lapurtar kortsarioak
May 15 • 139 min
Musikaria da eta bateria jotzen du ADI! taldean, baina, akaso ezagunagoa egingo zaizu telebistako aurkezle eta irrati esatariaren fazetan. Antton Telleria (Irura, 1990) gonbidatu dugu Ispilu Beltza honetara eta telebista, musika, umorea eta beste hamaika…
#22 - Katakrak eta hezkuntzaren digitalizazioa
May 14 • 128 min
Iruñeko Katakrak, liburu-denda izateaz gainera, argitaletxea ere bada. Bertako langile eta bazkide da Hedoi Etxarte idazlea. Zutabegilea da Berrian eta kolaboratzen du hainbat irratitan. Guk ISPILU BELTZAren isladara ekarri dugu, bizi ditugun garaiontzat…
#21 - Sara Zozaya eta Europe at Home
May 13 • 137 min
Sara Zozaya musikari donostiarraren etxera gerturatuko gara, ‘(I)’ bere azken lanaz hitz egiteko. Eta hainbat abesti aurkeztuko dizkigu. Gainera, Imanol Galdos Donostia Kulturako Nazioarteko harremanen arduradunak Europe At Home ekimenaz hitz egingo digu.…
#20 - Liburu-dendak zabalik eta uda kulturala
May 12 • 124 min
Alarma egoeran jarraitzen dugu baina, astelehenean, maiatzaren 11 batez zabaldu zituzten liburu-dendek beren ateak. Hainbat liburu-dendarirekin hitz egin dugu irekiera nolakoa izan den jakiteko. Besteak beste, Zubieta liburu-dendako Adolfo López,…
#19 - Juanjo Alvarez, kulturak libra gaitzala
May 11 • 126 min
Astea pausarekin hasiko dugu hemendik aurrera Ispilu Beltzan. Zerbait ikasi baldin badugu konfinamendu garaiotan, hori da: gelditzeak ez duela zertan txarra izan denerako. Gauzak bese modu batera ikus ditzakegula, ertzak, ñabardurak. Gaur, Juanjo Alvarez…
#Elkarrizketa - Jose Luis Rebordinos: “Me siento incapaz de criticar ni al político que peor me cae”
May 8 • 20 min
Nola egingo da aurtengo Zinemaldia? Jose Luis Rebordinos zuzendaria lanean ari da aurtengo jaialdia prestatzen. Ispilu Beltzan elkarrizketa egin diogu. Hemen duzu entzungai. Jarri kaskoak eta entzun.
#18 - Jose Luis Rebordinos eta Zinemaldia
May 8 • 133 min
2020ko Zinemaldia egingo da? Eta egiten bada nolakoa izango da? Tira, galdera ikur asko ditugu airean, eta berauek erantzuteko Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzera. Garai makurrotan erantzun politikoek…
#Elkarrizketa - Santi Carrillo: “Jendea ordaintzeko prest baldin badago, Rockdelux digitala egingo dugu”
May 7 • 17 min
Rockdelux aldizkaria 1984an saldu zen lehenengoz kioskoetan, eta ordutik Espainiar Estatuko eszena musikalean erreferente argia izan da. Musika talde orok nahi zuen bertan atera, eta asko dira haren orrialdeetan lekua izan duten euskal artistak. Orain…
#17 - Rockdelux aldizkariari agur
May 7 • 121 min
Rockdelux aldizkaria 1984an saldu zen lehenengo aldiz kioskoetan. ‘Rock Espezial’ izan zen aurretik, eta izen aldaketarekin batera, apurka apurka izaera aldaketa etorri zen, Espainiar Estatuko musika eszena independientearen erreferentzia bihurtzeraino.…
#16 - Liburu-dendak zabaltzeko prest
May 6 • 123 min
Konfinamendu luzearen ostean, maiatzaren 11n zabalduko ditutezte ateak liburu-dendek. Zer neurri hartuko dituzte segurtasuna bermatzeko? Nola aldatuko da liburu-dendetako esperientzia irakurleontzat. Tobacco Days, Garoa eta Baionako Elkar dendetako…
#15 - Kultur dekonfinamendua eta Buyan
May 5 • 125 min
Badirudi pixkanaka pixkanaka Gobernuaren salbuespeneko neurriak erlaxatzen joango direla. Nola eragingo die dekonfinamenduak eta bere fase ezberdinek kultur bizitzari? Harri Fernandez kazetariak argituko digu Kultur Periskopioari begiratuta. Gainera,…
#14 - Petti eta Manipulazio Estrategiak
May 4 • 130 min
Sylvain Timsitek, Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta, interneten asko hedatu den 10 manipulazio moldeen zerrenda osatu zuen 2002an. Zerrenda hori oinarri hartuta egin ditu Petti musikari beratarrak ‘Manipulazio Estrategiak’ (Zart*, 2020) disko…
#13 - Jazzaren eguna: Miguel Martin, Iñaki Salvador eta Ainara Ortega
Apr 30 • 135 min
Jazzaldia egingo da azkenean. Baina lehengo data bertsuetan izanagatik, jaialdiak ez du zer ikusirik izango. Bertako artistek, Euskal Herriko zein Espainiar Estatukoek hartuko dute protagonismoa. Miguel Martinek azaldu digu nolakoa izango den Jazzaldiaren…
#Elkarrizketa - Miguel Martin: “Bi edo hiru urtetan zehar programazioaren maila jaitsi egingo da”
Apr 30 • 26 min
Jazzaldia egingo da uztailaren 22tik 26ra bitartean, baina, ez da betikoa izango bertako eta Espainiar Estatuko artistek izango baitute protagonismoa. Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak azaldu digu nolakoa izango den jaialdia. Eta hitz egin dugu baita…
#Elkarrizketa - Lucia Lakarra: “Kultura behar bat da, ez da lujo bat”
Apr 29 • 10 min
Lucia Lakarra dantzari zumaiarrak aspaldi ez zuela horrenbeste denbora etxean igarotzen. Dena geratu da dantzaren munduan, antzokiak itxita daude eta ez daki noiz itzuli ahal izango den oholtzara. Bitartean barra bat erosi du konfinamenduan entrenatu ahal…
#Elkarrizketa - Jon Maya: “Muturreko egoera hau, gure gizarteak kulturari ematen dion balioaren isla da”
Apr 29 • 9 min
Jon Maya Kukai Dantza Konpainiako zuzendaria da. Bira supituki geratu behar izan dute eta hamaika data bertan behera gelditu zaizkie. Ez dakite noiz itzuli ahal izango duten antzokietara. Egoera honen berri eman digu eta kulturaz hausnartu dugu…
#12 - Dantzaren egunean: Lucia Lakarra eta Jon Maya
Apr 29 • 122 min
Jon Maya (Kukai Dantza) eta Lucia Lakarrarentzat egun denak dira dantzaren eguna. Ofizioa eta pasioa dute dantza eta bertan bera geratu zaizkie adostuta zeuzkaten data eta emanaldi guztiak, antzoki denak itxita dauden garaiotan jarraitzen baitute. Beren…
#11 - Giza Eskubideen Zinemaldia eta Maria Aizpuru
Apr 28 • 127 min
Egunotan Giza Eskubideen Zinemaldia egin behar zen, koronabirus madarikatuagatik ez balitz. Egin ez bada ere, Josemi Beltran jaialdiaren zuzendariak Hemen elkartearekin elkarlanean online estrenatu dituzten 7 laburmetraien berri eman digu. Eta hitz egin…
#10 - #EtxeanTinko eta Iñaki Beraetxe
Apr 27 • 127 min
Gaurkoan Tinko Euskara Elkartearen #EtxeanTinko ekimena ezagutuko dugu. Eskoletara euskaraz egin edo bikoiztutako zinema eramateko ekimena da, baina, konfinamendu garaiotan digitalki etxeetara bideratu dute. Iñigo Arandia Tinko elkarteko kideak azalduko…
#Elkarrizketa - Fernando Savater: “Literatura masturbazioa bezala da, bakoitzak aukeratzen du zer eta nola”
Apr 24 • 10 min
Fernando Savater idazle eta filosofo donostiarra elkarrizketatu dugu liburuaren egunaren karietara. Galdetu diogu ea nola daramatzan konfinamendu egunok, eta baita filosofiak garaiotan duen paperaz ere. Hemen duzu elkarrizketa osorik. Hainbat amu:…
#Elkarrizketa - Miren Arzalluz: “Guri tokatuko zaigu hausnarketa egitea eta martxan jartzea beste bizimodu bat”
Apr 24 • 16 min
Miren Arzalluz historialaria da eta Parisko Moda Museoa, Palais Galliera, zuzentzen du. Bi urtez lanean egon ostean apirilean ziren ateak zabaltzekotan, baina, koronabirusa medio dena bertan behera geratu zaie. Museoei eskeini genien saioan berarekin hitz…
#Elkarrizketa - Joan Sala: “Filmin %50 hazi da konfinamendu garaiotan”
Apr 24 • 13 min
Joan Sala FILMIN streaming plataformako editore eta programatzailea elkarrizketatu dugu Ispilu Beltza magazinean. Hemen duzu elkarrizketa osorik. Hainbat amu: “Filmin.eus egin nahi genuke, baina horretarako erakunde publikoen konplizitatea behar da”…
#9 - New Yorkeko underground gaua
Apr 24 • 120 min
Iban Del Campok ‘Glittering Misfits’ luzemetraia aurkeztu zuen pasa den Zinemaldian, Zinemira atalean aipamen berezia lortuz egin ere. Orain Filmin streaming plataforman estrenatu du pelikula. New Yorkeko underground gauan sartuko gaitu Dirty Martini eta…
#8 - Desegin zure Tsundokua
Apr 23 • 152 min
Liburuaren eguna gure tsundokuak desegiten ospatu nahi dugu. Etenik ez duen liburuen pilaketa (eta irakurri ezina) azaltzeko asmatu zen Tsundoku hitz japoniarra. Zuk ere ziur badituzula hamaika liburu irakurtzeke. Gipuzkoako liburu-denden elkartetik zure…
#7 - Zer ginateke kultura gabe? (II)
Apr 22 • 120 min
Sortzaileen greba digitalaren bigarren eta azken eguna gure museoetako arduradunekin hitz egiteko probestu dugu. Zertan dira? Eta garrantzitsuagoa: zein izango da haien lekua datorren mundu berrian? San Telmo Museoko zuzendari Susana Sotorekin,…
#6 - Zer ginateke kultura gabe? (I)
Apr 21 • 131 min
Etxean sartuta daramatzagu egun asko. Haurrak kalera atera gabe. Eskolara joan gabe. Maite ditugunak zaintzeko garaia da. Eta lana ere egiten dugu gero. Egunak amaitu egiten dira. Bata bestearen atzetik. Eta borroka bihurtu da gu geu ez amaitzea.…
#5 - Hau ez da pelikula bat
Apr 20 • 124 min
Bizitzen ari garenak thriller distopiko baten antza badu ere, ez da pelikula bat. Errealitatea da, gordin gordina. Donostiako zinema aretoek ateak itxi zituzten martxoaren 13an, eta badirudi urte amaierara arte ezingo dituztela berriz zabaldu. Pelikulen…
#4 - Donostia - New York konexioa
Apr 17 • 121 min
Beñat Hach Embarek kazetariak The New Yorker-ek artistei eskatutako hiri hutsen ilustrazioak ekarriko ditu gaurko saiora, eta aitzaki hori baliatuz Donostia eta New Yorken arteko konexioa egingo dugu Elizabeth Macklin The New Yorker-eko editore ohiarekin…
#3 - Hiru musikariren oraina pandemia garaiotan
Apr 16 • 147 min
Saio espeziala da honakoa, hiru musikariren etxeetako ateak joko ditugulako pandemia garaiotan zertan diren jakiteko: Olatz Salvador, Joserra Senperena eta Joseba Irazoki. Hausnarketarako garaiak direlako, eta sortzekoak ere bai. Gainera, Bingen Zupiria…
#2 - Salbuespen garaiei, salbuespenezko irteerak
Apr 15 • 133 min
Pandemia garaiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu. Eta galdera bat datorkigu burura: Kulturgintza oinarrizko zerbitzu publikoa ote da? Erantzuna desberdina da herrialdearen arabera. Belgikan, Alemanian edo Italian baietz iritzi dute, eta…
#1 - Batzuetan urre, bestetan putz
Apr 14 • 121 min
Rafael Berriok halaxe utzi zuen idatzita Paradoja diskoko ‘Yo ya me entiendo’ abestian. Patua izaerak eraikitzen du. Ez dakit zein den gure patua, baina, honaino ekarri gaitu: DK irratian kultur magazin bat hasteraino. ISPILU BELTZA deitu diogu, beste…